Hormak Apurtzea

Hormak Apurtzea a song by SUA on Foxsoundi — Free Music, Smart Streaming for Everyone

Hormak Apurtzea by SUA

Hormak Apurtzea Lyrics

Lau horma artean eta ezin urten
Triste nabil, ohien itxundute

Buruek eramango nau, beste behin
Orain, nahi dodan lekure
Nire irudimenean, zu zaude
Hemen, ondoan barreka

Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera

Eskuek airean
Haizea usaintzeko
Ezerk ez nau geldituko
Igerian nago

Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera

Oztopo gabeko mundu berri bat sortu dugu
Non izarren artean egotea posiblea den
Ni ta zu, zu ta ni
Elkar besarkatzeko aukerarekin
Ez gaude galduta, elkarrekin gaude
Egoera honi aurre egiteko prest
Ez dezala inork zapaldu irudimenaren indarra
Sentimenduen beharrizana

Gure ametsetan, non izango gara galdetzen zenidan
Gure ametsetan non izango gara galdetzen zenidan

Etorri, oratu, hodei artien dantzatu
Mugarik ez dago, zerue ikutzeko
Eta ez esan “ezinezkoa da”
Lortu dogu, hormak apurtzea
Hormak apurtzea, batera

From the album: Gorde Genituen Beldurrak