Nondik Hasi

Nondik Hasi a song by BULEGO on Foxsoundi — Free Music, Smart Streaming for Everyone

Nondik Hasi by BULEGO

Nondik Hasi Lyrics

Ordu bi eta erdiak
Begiak itxita, baina esna
Zutaz oroituz joan zaizkit azken orduak

Azken aldian
Ezin zaitut burutik atera
Utzi duzun hutsuneak dena betetzen du batzutan
Badirudi dena bihurritu dela ez zaudenetik
Tarteka galduta sentitzen naiz eta ez dakit

Nondik hasi
Oreka bilatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin
Nondik hasi
Zauria sendatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin

Galtzeko ezer ez balego bezala
Abestu genion itsasoari
Zerua sutan ikusi genuen
Ziburuko portutik
Mundua bueltaka oraindik
Eta ez diot topatzen zentzurik
Zu ez bazaude gurekin
Zu ez bazaude gurekin

Badirudi dena bihurritu dela ez zaudenetik
Tarteka galduta sentitzen naiz eta ez dakit

Nondik hasi
Oreka bilatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin
Nondik hasi
Zauria sendatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin

Dena emango nuke
Zurekin segundo erdi bat egoteagatik

Dena emango nuke

Nondik hasi
Oreka bilatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin
Nondik hasi
Zauria sendatzen
Nondik hasi
Ez bazaude nirekin
Ez bazaude nirekin

From the album: Aldatu Aurretik